1. Ramirez jaunaren oinarrizko eskubidea, Probintzia Auzitegiak bere behin-behineko epaian urratutzat jo zuena, asoziazio eskubidea izan zen, alderdiaren organoetan parte hartzeari dagokionez. Hala ere, Idazkaritza Nagusira aurkezteko aukera izan du Eusko Alkartasunak 2022ko otsailaren 19an eta 20an egindako XIII. Kongresu Nazionalean. Uko egin zion eskubide hori erabiltzeari

2. Zentzu horretan, bereizi egin behar dira alderdiaren organoetan parte-hartze politikoa izateko oinarrizko eskubidea eta eskubide hori bideratzeko tresna (primarioak izan, kongresu bateko konpromisarioen bidezko hautaketa, etab.).

3. Eusko Alkartasunak beti egin izan duen bezala, konpromisarioen artean egindako kongresu batean Idazkaritza Nagusia hautatzeko prozedurak errespetatu egiten du funtzionamendu demokratikoaren eskakizuna, eta guztiz bat dator Arabako Probintzia Auzitegiak bere epaia oinarritzeko erabiltzen zituen oinarriekin.

4. Objektiboa eta publikoa da Ohiko Kongresurako deialdia Arabako Probintzia Auzitegiak erabakia hartu aurretik egin zela. Beraz, guztiz ezinezkoa da Eusko Alkartasunak epaitik aldendu nahi izatea, iseka egin edo errebeldian ezarri izana.

5. Era berean, objetiboa eta publikoa da beste aldeak ere Kongresu Nazionala eskatu izana. Horren erakusgarri dira Iratxe López de Aberasturi, Mikel Goenaga eta Miren Aranoa auzi-jartzaileek 20211ko ekainaren 19an prentsaurrekoan egin zituzten adierazpenak. Horren adibide dira ere Begotxu Olaizolak 20212ko uztailaren 4an Groseko Alkartetxean egindako agerraldi batean eta El Correo egunkariari uztailaren 14an3 eman zion elkarrizketan egindako adierazpenak.

6. Era berean, Kongresu Nazionalaren ohiko deialdia ez da estatutuen betebehar bat bakarrik, Alderdien Legean jasotako legezko betebehar bat ere bada; epaileak hau omititzen du.

7. Gogoratu behar da otsailaren 19-20ko Kongresu Nazionala indarrean dagoela ondorio guztietarako: alderdiaren araudi erregulatzailea, ezarritako organoak eta bertan hautatutako karguak barne.

8. Gaur autoa sakon aztertzeko, ezohiko bilera egingo du Eusko Alkartasunaren Kontseilu Nazionalak.

Erreferentziak
1. https://www.elmundo.es/pais-vasco/2021/06/19/60ce23f4e4d4d838558b4628.html
2. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/politica/2021/07/05/direccion-perdido-sentido-realidad/1124182.html
3. https://www.elcorreo.com/politica/mayor-peso-sortu-20210714205311-nt.html