Alderdiaren arduradun nagusiak bertan egongo dira
Eusko Alkartasuna aurten ere Sarek Herritarrak antolatutako manifestaziorekin bat egiten du, euskal presoak urruntzeko politikak buka ditzaten ozen eskatzeko. Bizikidetza osoa izan dadin, ezinbestekoa da, halaber, Espainiako Gobernuak sakabanaketarekin amaitzea eta pertsona horien giza eskubideak errespetatzea. Haien urraketa senideei ere eragiten dien zigor berezia da. Alderdiko arduradun nagusiek, Eba Blanco idazkari nagusia buru dutela, bertaratuko direla baieztatu dute jada.
Bi urte geroago, Eusko Alkartasunak Etxera Bidea Gertu izeneko deialdiarekin bat egiten du La Casillatik Zabalburura, euskal gizartearen gehiengoak baztertzen dituen espetxe-politika bereziak salatzeko.