Herritarrek piezaz gozatzeko aukera izango dute, bihar Donostiako pinakotekan inauguratuko duten erakusketan

 

Nestor Basterretxea euskal artista handiaren Eguzki lore (laugarrena) lana aldi baterako utzi diogu Donostiako San Telmo museoari. Zurezko eskultura, Bilduma baten loturak: Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa erakusketa-proposamenean egongo da beraz, eta bihartik urtarrilaren 26ra egongo da ikusgai.

 

Eba Blanco, idazkari nagusia, “oso pozik” agertu da erakusketan lagundu ahal izateagatik, eta operazioa nola gauzatu den azaldu du. “Museoa gurekin harremanetan jarri zen Eguzki lore bagenuen baieztatzeko, pieza interesgarria iruditzen baitzitzaien bihar inauguratuko den Basterretxearen erakusketari begira”, azaldu du. “Izan ere, Igarako gure egoitza nazionalean ikusgai geneukan, baina jakina, atsegin handiz uztea erabaki genuen”, gaineratu du.

 

Blancok, batez ere, azpimarratu du lagapen honekin, San Telmo bisitatzen duten herritar guztiek aukera izango dutela “pieza eder batez gozatzeko, garai guztietako gure artista garrantzitsuenetako baten jaiotzaren mendeurrenean”.

 

Alderdiko zuzendaritza nazionaleko ordezkaritza bat erakusketaren inaugurazioan izango da bihar.

Eguzki lore laugarrena eskultura

Eguzki lore laugarrena eskultura