Eusko Alkartasunak atzo izan ziren Orlandoko (Estatu Batuak) erailketen aurrean bere samina eta gaitzespena adierazi du.
Beste kasu batzuetan bezala, giza ezkubideen aurkako eta gorrotoan oinarritutako eraileketen aurrean, Eusko Alkartasunak “konponbide orokorrak bilatzeko” deia egin du. Alderdi abertzalearen ustez, egun, munduan zehar “sufrimendu eta biolentzia foko asko daude”. “Horregatik, konponbide integralak behar dira eta ez, bestetan bezala, segurtasuna eta biolentziaren prebentzioa murriztuko duten lasterbideak”, adierazi du.
Estatu Batutan gertatutako erasoa ehun bat hildako eta zauritu utzi ditu. EAk Orlandok pairatu duen biolentzia gaitzetsi nahi du eta hildako eta zaurituen familia eta lagunei elkartasuna adierazi nahi die.
Eusko Alkartasuna, alderdi bakezalea den heinean, azpimarratu du, berriro ere, biolentzia ez dela ideología, ideia, sinesmen edo proiektua defendatzeko bidea.