Espainiako Kongresuko Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordeak amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzeko lege-proposamena onartuko du gaur. Lege-proposamen hau Eusko Legebiltzarrean Juanjo Agirrezabala Eusko Alkartasunako legebiltzarkidearen ekimenez onartutako proposamen baten emaitza da.
2011n Agirrezabalak hasitako lanek jarraipena izan dute Eba Blanco EH Bilduko legebiltzarkide eta Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiaren eskutik. Blanco birritan egon da Kongresuan lege proposamen hau defendatzen.
Blancoren aburuz, “konpentsazio-funts honek 25 milioi euroko diru-hornidura izango du EH Bilduk Estatuko Aurrekontu Orokorretan aureztutako emendakin bati esker eta biktimei eta familiei lagunduko die epaitegietan beren eskubideen alde borrokatu beharrik ez izateko, horrek dakarren kostuarekin, bai arlo ekonomikoan, bai pertsonalean”.