Eusko Alkartasunako kargu publikoek agerraldia egin dute gaur Gasteizen alderdiaren la instituzional eta politikoari babesa adierazteko

Eusko Alkartasunako Kargu Instituzionalen adierazpena

Gaur hemen bildutako kargu instituzionalek komunikabideen aurrean agerraldi hau egiten dugu honakoa adierazteko:

1. Eusko Alkartasunaren eta alderdi honen izenean Euskal Herriko erakunde ezberdinetan gure gizartea ordezkatzen duten pertsona guztien lan instituzional eta politikoari gure sostengua adierazten diogu.

2. Lan on hau akusazio faltsuen eta zelaten aurrean defendatzen dugu eta gure ardura publikoen bitartez, gure herriaren garapen soziala, politikoa, ekonomikoa eta demokratikoa bultzatzen jarraitzeko gure borondatea eta konpromisoa adierazten dugu.

3. Alderdi bezala 1986an sortu ginenetik gaur arte gure lana instituzionala iradoki duten printzipioetan birbaieztatzen gara. Eta hauek dira: erradikaltasuna eta konpromezua giza eskubideen defentsan, eta beraz, hauen edozein urraketaren salaketa eta gaitzespena; gure herriaren autodeterminazio eskubidearen defentsa argia eta garbia; erakundeetan parte hartze arduradun baten aldeko apustua; eta azkenik, justizia soziala eta aukera berdintasunean oinarritutako sozialdemokrazia aurrerakoi baten aldeko konpromisoa.

4. Gure konpromiso tinkoa adierazten dugu gure proiektu politiko abertzale, independentista eta nazionalaren aurrean. Historikoki proiektu honek jakin izan du nola conbinatu efikaziaz eta trebetasunez Europan euskal errepublika bat lortzearen erronka, helburu hau lortzeko momentu bakoitzak eskaintzen zituen aukerekin; horretarako gure herria artikulatzeko proposamen zehatzak bultzatuz eta eginez, hauek Gasteiz eta Iruñako Parlamentuetan indar ezberdinen arteko akordiorako oinarri izan direlarik.

5. Era berean, krisi ekonomikoko egoera zail hauetan, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu egoera hau zuzenean jasaten ari diren sektoreei, eta batez ere langileei. Pertsona hauei, eta guregan bere konfiantza jarri zutenei, momentu hauetan bizi dugun egoera izanda ere, adorez eta zintzotasunez eta azken 23 urteetan zehar adierazi dugun energia eta ilusio berdinarekin, bide berean lan egiten jarraituko dugula ziurtatzen diegu. Iparraldetik, Nafarroatik, Arabatik, Bizkaitik, eta noski, Gipuzkoatik.

 

Gasteiz, 2009 – 06 – 06

Araba

- Mikel Mintegi, diputado foral de medio ambiente
- Lorena Lopez de Lacalle, diputada foral de Cultura, Euskera y Deportes,
- Lauren Uria, portavoz del Grupo Juntero
- Patxi Martínez de Albeniz, juntero
- Fernando Velasco, presidente de la Ejecutiva Regional de Araba
- Antxon Belakortu, concejal y portavoz de Eusko Alkartasuna en el Ayuntamiento de Gasteiz
- Juanjo Yarritu, director de medio ambiente de la Diputación Foral de Araba
- Rafa Larreina, Ejecutiva Nacional

Bizkaia:
- Joseba Gezuraga, portavoz de Eusko Alkartasuna en Juntas Generales y presidente de EA en Bizkaia

Gipuzkoa:
- Ricardo Burutaran, concejal en Donostia
- Iñaki Agirrezabala, alcalde de Zumaia
- Jesús Mari Agirrezabala, alcalde de Deba
- Jesús Mari Larrazabal, parlamentario

Nafarroa:
- Koldo Amezketa, vicepresidente del Parlamento Navarro
- Maria Luisa Mangado, parlamentaria navarra
- Aitor Etxarri, parlamentario navarro
- Maiorga Ramirez, portavoz parlamentario y presidente de la Ejecutiva de EA en Nafarroa
- Iñaki Cabases, concejal en Iruñea
- Xabier Ayesa, concejal en Iruñea

Jatorria: Eusko Alkartasuna