20190704_194620

Joseba Gezuraga Uribarren lekeitiarra izan da jarduneko kargurako aurkeztu den pertsona bakarra, eta bere eginkizun nagusia izango da EAko hurrengo Idazkari Nagusia aukeratzeko barne hauteskundeen prozesua abian jarri eta bideratzea.

Joseba Gezuraga (Lekeitio, 1959-07-03) Eusko Alkartasunaren sorreratik da kidea.

Herri erakundeei oso lotuta egon den gizona da Gezuraga, eta bere herrian zein alderdian aski ezaguna, barne postu zein kargu publiko ezberdinetan jardun duen langile hurbil eta isilekoa.

“Ez dago ohore handiagorik politikan, norbere herriko zinegotzi izatea baino”. Esaldi horren deskribatzen du Joseba Gezuragaren jardun politikoa.

Alderdikide lehenengo, Lekeitioko zinegotzi 1987tik 1999ra. Eusko Alkartasunako Nazio Batzarreko mahai buru izan da 8 urtez, EAko Bizkaiko koordinatzaile eta Bizkaiko batzarkide ere izan da 3 legegintzalditan -2007an EAko ordezkari gisa, 2015ean Bilduko ordezkari bezala eta azkenekoan EH Bildukoa, Batzar Nagusietako mahaikide izanik.

Bere lan esparrua sukaldaritza eta irakaskuntzarekin dago lotua. Leioako Ostalaritza eskolako irakaslea izan da eta magisteritzan dago diplomatua.