Eusko Alkartasunaren afiliazioaren gehiengoak azaroaren 19an eta 20an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ezohiko Biltzar Nazionalaren prestaketa prozesuan parte hartu du. Tokiko Batzarren %100 deitu dira eta %64,3 egin dira, bertan 157 konpromisario aukeratu direlarik.

Aukeratutako konpromisarioak hautatu zitezkeenen %63 dira. Otsaileko Biltzar Nazionaleko bozketetan 135 pertsona parte hartu zuten. Beraz, azaroan parte hartzea handiagoa izatea aurreikusten da.

Estatutu Txostenak tokiko eremu eta eremu nazionalari ematen die protagonismoa, eta Txosten Politikoak alderdiaren izaera independentista, sozialdemokrata, europazalea, feminista eta ekologista azpimarratzen du.

Kongresurako aukeratu den leloari dagokionez, hemen erabaki, hemen burujabe’, estatutuen arabera Biltzar Nazionala alderdiaren organo gorena dela eta erabakiak bertan hartu behar direla adierazi nahi du.

Intzidentziak

Gutxiengo bat eztabaida boikoteatzen saiatu da estatutuen arabera egin behar zituzten batzarrak deitzeari uko eginez. Tokiko koordinatzaile batzuek estatutuetan dituzten betebeharrekin bete ez zutenez, Eusko Alkartasunaren Batzorde Nazionalak, afiliazio osoak biltzarrean parte hartzeko duen eskubidea bermatze aldera, batzar horiek deitzeko beharrezko estatutu-neurriak hartu zituen.