Eusko Alkartasunak mahai-inguru batekin ospatu du Gasteizen bere 37. Urteurrena, hots, duela ia lau hamarkada jaio zen tokian.
Ordubetez, gogoeta eta azterketa-esparru interesgarria sortu dute Idurre Bidegurenek (senataria Madrilen), Lore Martínez Axpek (parlamentaria Gasteizen), Xebe Txoperenak (parlamentaria Nafarroan), Lorena López de Lacallek, (Nazioarteko Harremanetarako Idazkaritza), Iñaki Ostolazak (Zumaiako alkatea) eta Jokin Melidak (Gipuzkoako batzarkidea). Ondoren, publikoa sartu da eta eztabaidara.
Ekitaldia ixteko, Eba Blanco idazkaritza nagusiak hitza hartu eta efemeridea ospatu du, “harrotasunez egindako lanagatik, eta denbora honetan lurperatu nahi izan gaituzten guztien etsipenerako”, esan du, ikasturte politiko berriari hasiera emanez. “EAJk bizikleta estatiko batean gintuen, baina orain atzeraka goaz pedalekin, Osakidetzarekin, hezkuntzarekin eta Ertzaintzaren polizia-ereduarekin bezala. Eraikuntza nazionalean, Urkulluk orain txisteratik atera berri du konbentzio konstituzionalaren ipuina, plan bat dutela emateko, baina guztiok dakigu planteamendu hori ez dela inora joango. Guzti hau aldatzeko tresna bakarra gara eta Lehendaritzaren bila goaz”, esan du Blancok.