Epaitegiek 2023ko otsaileko biltzarraren auzia amaitutzat eman dute
Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zk.-ko epaitegiak ez du izapidetzeko onartu Eusko Alkartasunako zenbait afiliatuk 2023ko otsailean egindako Eusko Alkartasunaren XIII. Biltzar Nazionalean hartutako erabakiak baliogabetzea ukatzen zuen epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa.
Ebazpen judizial honen bidez, 2023ko otsaileko kongresuaren aurka irekitako auzi guztiak bukatutzat eman dira, eta konklabean hartutako erabakiak legezkoak direla berresten da, hala nola Eba Blanco idazkari nagusi aukeratzea eta zuzendaritza nazionaleko gainerako kideak izendatzea, eta alderdiaren estatutu berriak ere, primarioak kentzen zituztenak.
Bestalde, Arabako Probintzia Auzitegiko 1. atalak ezetsi egin du afiliatu talde batek Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zk.-ko epaitegiaren autoaren aurka aurkeztutako errekurtsoa. Auto horrek atzera bota zuen 2023ko azaroan egindako ezohiko kongresuaren aurkako kautelazko neurrien eskaera.
Militantzia etetea
Arabako Probintzia Auzitegiak 5 afiliaturen militantzia eteteari buruz emandako autoari dagokionez, Eusko Alkartasunak gogorarazi du lehen auzialdiko epaitegiak egin zuen bezala Probintzia Auzitegiak ez dituela zalantzan jarri diziplina-espedienteetan egotzitako gertakari larriak, eta lehen auzialdiko epaitegiak antzeman zituen forma akatsak aipatu dituela besterik ez. Honen harira, Eusko Alkartasuna oraindik baloratzen dago epaiaren irismena.