Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak, gure alderdiko gizon eta emakume guztiak ordezkatuz, gure POZA adierazten dugu aurretik egindako lanak gaur bizi dugun egoerara iristea ahalbidetu duelako.
Iritsi garen jokaleku honen alde lan egin dugu, batzuetan Eusko Alkartasunak egiten zuen eta geroan ere egingo duen ardura-jardutea ulertzen ez zutenen edo ez zutenen nahi kritikak jasoz.
Burutu nahi dugun etapa berri bat hasten da, eta horregatik indar politiko guztiek erantzun behar diete euskal gizartearen itxaropenei.
Alderdien arteko eztabaida politikoaren unean gaude, baztertzerik gabe eta aitzakiarik gabe. Hauxe da urrats garrantzitsua bake prozesurantz eta euskal gatazka politikoaren sustraiari ekingo dion Alderdien Mahaira eraman behar gaitu.
Orain arte egindako bidea gurekin egin duten lagunei eskerrak eman nahi diegu, Bruselatik hasi eta Estatu Batuetan harrera ona egin digutenei buruz ari gara, eta hauen artean bereziki Alec Reid aipatu behar dugu.
Apirilaren 1eko manifestapena euskal herriaren bakera eta normalizazio politikorako bidea hartzeko nahiaren erakusgarria izango da. Euskal herritarron sostengua behar dugu eta berriro deitzen dugu gure herriak merezi duen irtenbidearen aldeko partaidetza jendetsura.
Euskal Herriarentzako aukera historikoa ireki da. Ibiltzeko bide luzea geratzen da, eta horregatik Euskal Herriarekin eta bere eskubideekiko konpromisoa berresten dugu. Gizarte-adiskidetzeak eta elkarrekiko begirunean sakontzeak gure herriarentzako ongizatezko etorkizunera esparru guztietan eramango gaitu.
Jatorria: Begoña Errazti