Eusko Alkartasunaren Batzorde Eragileak egoera politiko orokorraren hausnarketa egin zuen eta datorren 2007ko maiatzean egingo diren Udal eta Foru hauteskundeetara aurkezteko modua aztertu zuen atzo Bilbon egindako bilerako gai ordenaren barruan.
Eztabaida zabala eta gero, hauteskundeetara EUSKO ALKARTASUNA bezala aurkeztea erabaki zen, printzipioz, eta alderdi abertzale eta demokratikoekin akordioak bultzatzeko beti defendatu diren planteamenduekin koherentzia mantenduz, adostasun hauek herriko erakundeak normalizazio politikoa eta bakegintza prozesuak sendotzeko helburuarekin kudeatuak izan daitezen posible egiteko. Era berean, EUSKO ALKARTASUNAK EUSKO ALDERDI JELTZALEAREkin dituen akordioak mantentzea erabaki zen, gure herriaren eskubide nazionalen defentsan aurrera egiteko.
Jatorria: Eusko Alkartasuna