Sestaon izan den emakumearen erailketa gaitzetsi du Eusko Alkartasunak
Sestaon gertatu den erailketa matxista gaitzetsi du Eusko Alkartasunak; emakumeen kontrako biolentziaren adierazpen gorena, beste behin ere Euskal Herrian. Eraildako emakumearen familia eta adiskideekin elkartasuna adierazi du alderdiak.
Euskal gizarteak pairatzen duen gaitzik larriena da biolentzia matxista eta gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunaren bidegabekeriaren erakusgarririk handiena. Eusko Alkartasunaren ustez, biolentzia matxista arlo politikoan, ekonomikoan eta sozialean lehen mailako arazo bezala tratatzeko ordua da.
Biolentzia matxista ez dela emakumeei bakarrik eragiten dien basakeria jabetzeko deia egiten du Eusko Alkartasunak; arazo kolektiboa da eta kultura matxistaren botere harremanetan du jatorria.
Euskal gizarteari dei egin dio alderdi sozialdemokratak azken erailketa hau salatu eta biktimarekin elkartasuna adierazteko erakundeek, mugimendu feministak eta emakumeen kolektiboek egiten dituzten deialdietan parte hartzeko.