Iker Intza, Gipuzkoako Eusko Alkartasunako Antolakuntza idazkariorde eta EH Bilduko Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak adierazi duenez, EAJ eta PSEk osatzen duten Foru Gobernuak herrialdeko herritarrek egunerokoan bizi duten errealitatera hurbildu behar du, euren politikak errealitatetik urrun daudelako.
Intzak Gipuzkoako Batzar Nagusien Ibilbidearen Osoko Bilkuran parte hartu du gaur Bergaran.”Larrialdi sanitarioko egoera dela eta, ezin izan da egun hauetan ohikoa den osoko bilkurarik egin, inguruko pertsona eta kargu publikoekin harreman zuzena izateko balio duen bilera”, azaldu du Intzak, “eta pena da, Foru Gobernuari oso ondo etorriko zitzaiolako herritarren beharrak eta eskariak lehen eskutik ezagutzea”.
Intzaren arabera, jeltzaleen eta sozialisten Gobernu Taldeak “bere ekimen eta ekintzekin erakusten du jende gehienak bizi duen errealitatearekin zerikusirik ez duen egoera bizi duela, eta horrek esan nahi du ez dituela gehiengoaren interesak defendatzen”.
8
1