Udal Gobernuak bere langile eta kargu publikoak lanera joateko bizikleta erabiltzeko neurriak hartuko ditu Bilboko Udal Batzak Bruno Zubizarreta, EH Bilduko zinegotziak aurkeztutako mozioa onartu ostean.
Zubizarretak azaldu duenez, Udaleko Mugikortasun Plangintzak bizikletaren erabilera du helburu, baita udalerrian dauden bidegorrien kopurua ere, “eta Udala abangoardia izan behar da, eta plangintza propioa egin bere langileen artean bizikletaren erabilera bultzatzeko, baita, noski, kargu publikoen artean”. Erakundeen jarrera eredugarria izan behar da, esan du zinegotzia eta Bilboko EAko Ejekutibako presidente den Zubizarretak.
Bizikletaren erabilera bultzatu eta kotxearena murrizterako orduan, Bilboko bizilagunek lanera joateko erabiltzen dituzten moduak aztertu behar dira: “Mugikortasunaren paradigma aldatzea lortzeko, lanera joaterako orduan erabiltzen den eredua aldatzea premiazkoa da”.
Udaleko langileen artean bizikletaren erabilera bultzatzeko “bizikleta lortzea erraztea, parking segurua egitea, edo bizikleta flota propioa eskuratzea” bezalako neurriak proposatu ditu EH Bilduk.
Bruno