Eusko Alkartasunak euskal futbolarien aldarrikapenarekin bat egiten du eta futboleko selekzio nazionala Euskal Herria izena izan behar duela berretsi du. Era berean Euskal Federazioari bere jarrera aldatu dezan eskatzen dio.
Eusko Alkartasunak euskal futbolarien aldarrikapenarekin bat egiten du eta futboleko selekzio nazionala “Euskal Herria” izena izan behar duela berretsi du. Era berean Euskal Federazioari bere jarrera aldatu dezan eskatzen dio.
Euskal futbolariek plazaratu duten aldarrikapena zuzena dela uste du Eusko Alkartasunak, zalegoak zazpi herrialdez osatutako nazioa defendatzen duelako. Horregatik, alderdi abertzaleak ez du Euskal Federazioaren jarrera ulertzen, “iaz lortutako akordioa, futbolari eta zalegoaren gustukoa izan zena, apurtu nahi baitu orain”.
Azkenik, Eusko Alkartasunak datorren abenduaren 23rako aurreikusita zegoen Gabonetako ohiko partida –aurten Iranekin- jokatu ahal izatea espero eta nahi du.
PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: Eusko Alkartasuna