Gazte Abertzaleak-ek, probokazioa larritzat hartzen du datorren urriaren 25ean Gasteizko kaleetan Falangek egingo duen manifestaldia.
Eusko Jaurlaritza osatzen duten hiru alderdiek bere aldarrikapena egiteko aukeratutako lekuaren gertu dagoen enparantza bat hartzea bakarrik probokazio bezala ulertu baitaiteke. Horregatik, GA-ek lasaitasunerako deia egiten du istiluak gerta ez daitezen.
Hala ere, gazte erakundeak Euskadiko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia kritikatu nahi du, ‘La unidad de España ni se vota ni se negocia’ lelopean izan behar den manifestaldiaren gainean Herrizaingo sailak jarritako debekua kentzeagatik. Izan ere, gazte erakundearentzat, Falangeren manifestaldia egun berean izango den aldarrikapen demokratiko eta batzesua istiluekin zikintzeko antolatua baita.
Jatorria: Gazte Abertzaleak