Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak beste alde batera begiratzen duela salatu du EAko idazkari nagusiak
EAko Idazkari Nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragaren hitzetan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzon “gaizkileak balira bezala” hartzen ditu ETAri ustez ‘iraultza zerga’ pagatzen duten enpresaburuak.
Radio Euskadiri Azkarragak gaur goizean adierazi dionez, “hankadun antzerkilo” bihurtu da Garzon, ETAri ustez iraultza zerga pagatu dioten enpresaburuak “gaizkiletzat” jotzen dituelako.
“Inork ez du ulertzen, egoera kafkiarra da, kezkagarria”, dio Azkarragak, eta galdera pausatu dio epaileari. “Zergatik ez ditu beste enpresaburu batzuk -Espainiako erregearen lagunak- ikertu nahi, jakinda iraultza zerga ordaindu dutela?”.
“Kezkagarriena zera da, PSE Euskadiko Alderdi Sozialistak duen isiltasun nabaria gure herriko enpresariak hala tratatzen dituztenean, zeren eta bada norbait sinesten duena enpresaburu bakar batek -ordaindu baldin badu- bere borondatez ordaindu duela?”.
Nabarmendu du “norbaitek” epailearen halako ekintzak gerarazi behar dituela. “Zerbait bilatzen badu, bere interes mediatikoa da”. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak “beste alde batera” begiratzen duela salatu du, halaber, Azkarragak. “Iduri du ETAren eta euskal arazoa deitzen diotenaren kontra denak balio duela”.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: EP/Berria