Miren Zabaleta, Olatz Dañobeitia, Oihana Garmendia eta Antton Lopezen atxiloketak Euskal Herria errepresio eta biolentzia fasean mantentzeko Estatu espainiarrak egin duen ahalegina direla uste du Eusko Alkartasunak.
Biktima guztien sufrimenduaren aitortza eta beraiekiko enpatia normaldutako elkarbizitza lortzeko irizpide nagusiak izan daitezen defendatu du Eusko Alkartasunak.
Torturak egon direla ukatzea euskal gizartearen parte batek Estatuaren Segurtasun Indarrek eragindako giza eskubideen urraketak pairatu dituela ez aitortzea da, eta horrek Euskal Herrian egon diren sufrimendu guztiak ez aitortzea dakar.
Bestetik, Eusko Alkartasunak kartzelatik ateratzen diren pertsonei harrerak egiteak biktimei sufrimendua eragin ahal diela aitortu du Eusko Alkartasunak. Beraz, biktimak irainduta sentitu daitezen ekidituta, bergizarteratze egokia erraztuko duen familia eta lagunen kaleratzearen ospakizunerako formulak bilatu behar direla uste du.
Amaitzeko, Eusko Alkartasunak herriko eragile politiko eta sozial guztiei dei egiten die epe politiko berriari ekarpen positiboak egiteko. Hori da euskal gizarteak eskatzen duena.