Erakunde honek eskola publiko laikoaren aldeko apustua berretsi du
Gazte Abertzaleakek Euskal Herriko ikasgeletatik gurutzeak eta bestelako erligio-zeinuak kentzeko eskatu du eta Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa eskola publikoan ere benetakoa izan dadin behar diren neurriak har ditzatela eskatu die Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza arduradunei. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak atzo zentzu horretan ezagutarazi zuen epaiaren harira egin ditu eskaera hauek gazte erakundeak.
Gazte Abertzaleaken iritziz, ikasgeletan gurutzeak eta bestelako erlijio-zeinuak egotea “ikasleen zintzotasun moralaren aurkako atentatua da”, modu horretan haien askatasuna murrizten delako. Horregatik, zeinu horiek berehala kentzeko eskatu du, ikastetxe publikoak “laizismoaren gotorleku” bihur daitezen eta dogmarik eta erlijio-loturarik gabeko formakuntza berma dezaten.
“Elizak beti eta bere mesederako izan duen boterearen adierazlea baino ez dira gurutzeak”, salatu du Gazte Abertzaleakek. Gainera, “sinbolo horiek guztiak kentzea garrantzitsua da ingurune sekularrak sortzeko eta Elizari gizartean zer nolako papera dagokion gogorarazteko”. Izan ere, Giza Eskubideen Auzitegiak dioenez, “gurutzeek erlijio-askatasuna urratzen dute”.
Jatorria: Gazte Abertzaleak