Gernikako Akordioa sinatu zuten eragile politiko, sozial eta sindikalek agerraldia egin dute gaur gatazka politikoa konpontzeko aterabide demokratikoak exijitu, biolentziarik gabeko eskenatokia lortzeko lanarekin konpromisoa berretsi eta iragan ostiralean 14 gazte independentista atxilotu zituen polizia operazioak sortzen dien kezka agertzeko.
Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusia, eta Ikerne Badiola, Komunikazio Idazkaria egon dira gaur arratsaldean Donostian egindako agerraldian. Maider Carrere, Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusia eta Haritz Pérez, GAko Batzordeko kidea egon dira bertan. Hona publiko egin den dokumentua:
Una delegación de Eusko Alkartasuna formada por el secretario general, Pello Urizar, y la secretaria de Comunicación, Ikerne BAdiola, así como Maider Carrere, secretaria general de Gazte Abertzaleak, y Haritz Pérez, miembro de la Ejecutiva Nacional de la organización juvenil, han participado en la comparecencia celebrada esta tarde en Donostia en la que se ha leído el siguiente comunicado:
Gaur agerraldi honetan bildu garen erakunde politiko, sindikal eta sozialok irailaren 25ean Gernikan “Bake Bidean Aterabide Demokratikoen Akordioa” izenpetu genuenak gara. Hartarako gure artean Euskal Herrira bakea ekarriko duen elkarrizketa eta negoziazio prozesu baterako oinarrizko baldintza demokratikoak adostu genituen.
Adierazpen hori, baina, ez dira hitz hutsak. Eduki sakonez beteriko testua eman genion euskal jendarteari. Bertan ETAri zein Espainiako Gobernuari indarkeriarik gabeko eta normalizazio politikoa progresiboki garatuko den egoera sortzeko erabakiak eta ekimenak har ditzatela eskatu genien.
Gaurkoan orduko eskakizunetan berresten gara. Euskal Herrian sortzen ari den aukera berri honetan Gernikan bildutako eragileok Akordioaren postulatu guztiak geure egiteagatik ezin gaitezke Gazte Independentisten aurkako polizia operazioaren aurrean isilik gelditu.
Gazte Independentistek ere Gernikan Akordio hau izenpetu zuten, eszenatoki politiko berri batekiko konpromiso argia bere eginez. Espainiako Gobernuak, aldiz, berriro ere arrazoi ideologikoengatik euskal gazte ugariren aurkako jazarpena muturreraino eraman du, beraien jarduera politiko ezagunarengatik hamalau gazte atxilotuz eta beste batzuk oraindik atxilotze arriskuan ezarrita. Polizia operazio hau indar subiranista guztiak, indarkeria adierazpide guztiei espresuki uko eginda, indarkeriarik gabeko eszenatoki politiko berri baten alde lanean ari direnean iristen da. Horregatik eszenatoki politiko berri horren bidean indar subiranisten jarduera politikoa eragozteko polizia operazioak are salagarriagoak iruditzen zaizkigu.
Gazte horien egoeraz gure kezka azaldu nahi dugu. Inkomunikazio egoerak polizia etxeetan tortura arriskua ahalbidetzen baitu. Hala ere, erakunde bakoitzak bere kabuz egindako salaketa gaindituz aurrera begiratzeko unea dela uste dugu.
Gernikan Akordioa izenpetu genuen erakunde politiko, sindikal eta sozialok etorkizunera begiratu nahi dugu. Elkarrizketaren bitartez bakea eta konponbide demokratikoak ekarriko dituen agertokia eraiki nahi dugu, non giza eskubideak zein eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izango diren. Horretarako indarkeriarik gabeko egoera behar dugu. Polizia operaziorik gabeko egoera nahi dugu. Euskal gazteei eta jende orori, beraien ideologia edozein dela ere, jarduera politiko guztiak baldintza berdinetan ahalbidetuko dien egoera nahi eta behar dugu.
Horregatik aterabide demokratikoak behar ditugulako Espainiako Gobernuari aski dela esateko unea iritsi zaigu. Bake bidean jazarpen ideologikoa amaitu beharra dago.
Euskal jendarte gehiengoaren nahia eta beharra delakoan, Gernikako Akordioa izenpetu genuen erakundeok euskal herritarrak etzi, urriak 27, asteazkena, arratsaldeko 7etan Iruñean eta arratsaldeko 7’30etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen “ASKI DA! BAKE BIDEAN ATERABIDE DEMOKRATIKOAK ORAIN!” lelopean egingo ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Halaber, jendarte guztiari datorren larunbatean, urriak 30, Donostian torturaren aurkako manifestazioan parte har dezan deitzen diogu.
Hiriburuetako elkarretarazeak: Iruñea: 7etan, udal plazan / Donostia: 7’30etan Bulebarrean / Bilbo: 7’30etan Arriagan / Gasteiz: 7’30etan Andra Mari Zurian
Jatorria: Eusko Alkartasuna