ZURE IRITZIA BEHAR DUGU !!
Adiskide agurgarria,
Iragan den martxoak 1eko hauteskundeen ondoren, beharrezkoa ikusten dugu EAko afiliatu eta kide guztiek emaitzei buruzko euren gogoetak eta kritikak egiteko bidea zabaltzea, eta batez ere, gerora begira zein ikuspuntu dugun jakiteko.
Hartara, hurrengo bi gai hauen inguruan zuen iritzia ematera gonbidatzen zaituztegu (orri bat gehienez, mesedez);
1) Zure ustez, zeintzuk izan dira emaitza txarron barne zein kanpo eragileak?
2) Zeintzuk dira, zuretzat, nahita nahiez eman behar diren pausuak?
Hiru modutara helarazi ditzakezue zuen gogoetak:
a) Iritzi orria edozein Alkartetxetan utziz, Iruñako egoitzara berbidaliak izateko.
b) Gure web orrian (euskoalkartasuna.org) esteka bat sortuko dugu bertan iruzkina egiteko
d) E-postaz bidali dezakezue hurrengo helbidera: komunika.web@euskoalkartasuna.org
Iritzi guztiak beharrezkoak eta baliagarriak zaizkigu. Web orrian bildu eta argitaratuko dira, eta alderdiko aldizkariaren hurrengo alean aukeratutako batzuk ere agertuko dira.
Ez dezazuela ahaztu 6.000 afiliatu baino gehiago dituen alderdi bat garela, ehun bat herri batzordetik gora, 300 zinegotziz gaindi, beste hainbeste kargu publikorekin. Oraina da aukera,
Geroa Geurea!
Jatorria: EA Geroa