Forondako arabar aireportuarentzat 24 orduz zabaltzeko baimena eskatu du Patxi Martínez de Albeniz, EAko kideak eta EH Bilduko batzarkideak gaurko Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran. Martínez de Albenizek azaldu duenez, aireportuak egun osoz lan egin ahal izateak berebiziko garrantzia du pertsonen garraioan lehiakortasuna izateko.
EH Bilduk bat egin du gaur Podemos, ganbaran dagoen ezkerreko beste taldeak egindako aldarrikapenarekin: berriro ere, aurretik gertatu bezala, Ryainairek Gasteiz-Tenerife Hegoaldea ibilbideari alternatibarik eman ezean VIAk (Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.) enpresari sortzen dituen kalteen parekoa den ordain ekonomikoa eskatzea. Hala ere, Martínez de Albenizek orain arte gertatutakoa zehazki jakiteko txostena eskatzea eta aireportua egun osoan zabalik egotearen exijentzia gehitu nahi izan du.