Gazteak Ez dago Demokraziarik partaidetasun gabe eta partaidetasun maila guztietara heldu behar da, hiritartasunaren falta ez edukitzeko. Gaur egungo desafioa gazteek hartu behar duten protagonismoa ulertzean datza, eta baita ere, haien potentzial errenbindikatibo eta kreatiboa bideratzean etorkizunarekiko gizarte bat lortzeko.
Gazteriak, nahiz eta uniforme ez izan, balore handinahiak konpartitzen ditu, eta zailtasunak ere bai. Gazteak izateagatik transformazioan dagoen talde bat osatzen ditu, eta haien gaurko egoerak gero eta ziurgabetasun gehiago ditu. Lana aurkitzea oso zaila da, eta askotan aurkitzen dena ez da egokia. Horrexegatik ezin dute beraien familia konformatzea eta seguraski honetan datza Euskal Herrian daukagun jaiotze indizea hain baxua.
Gaur egungo eskolak, lanak eta inguru sozialak ez dute balio gazteak gizartean integratzeko. Horrexegatik, gazte batzuk indibidualismo eta axolagabekeripean babesten dira eta beste batzuk biolentziaren bidea hartzen dute.
Sopelanan Gaztetxearekin gertatutakoak sintoniaren falta azpimarratzen du, eta hau da ekidin behar duguna.
Gazteak oso garrantzitsuak dira gizartea egiteko eta Udalak, gazteen partaidetasuna lortzeko, beharrezko zubiak eraiki behar ditu.
Gazteentzako kontseilu bat egitekotan gaude. Honetik foro bat sortu behar da eta foro honetan parte hartu behar dute erakundeak, elkargoak eta gaztebanakoak, hitz egiteko lana, hezkuntzaz, etxebizitzaz, komunikabideaz, etc..
Gure ustez libre izatea eta gizartean parte hartzea loturik dago eta hau da gure gazteei erakutsi nahi dieguna.
Jatorria: EA Sopelana