Pello Urizar EAko idazkari nagusiak herrialdeen arteko loturak sendotzera deitu du Baionan. Adierazpenak EAren Elkartetxearen estreinaldiaren karietara egin ditu.Presente ziren ekitaldian Carlos Garaikoetxea EAEko lehendakari ohia, Rafa Larreina, Maiorga Ramirez, M
attin Etxepare, Manex Pagola, Piarres Xarriton eta Txomin Peillen.
Euskal Herrian muga fisikoak desagertu badira ere legeak egiazko mugak direla nabarmendu zuen Urizarrek. «Estatuen legeak bihurtzen dira muga», esan zuen.
Frantziako zenbait presidentek muga hori gero eta handiagoa bihurtu dutela erran zuen, eta aipatu zituen Sarkozyren «deszentralizazio» xedea eta Francois Hollande presidente sozialistak egin nahi duen kantonamenduen erreforma, Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko kantonamendu batzuk bat eginez. Euskararen aurkako erasoak ere gogoratu zituen, eta Seaskaren egoera eta Falloux legea aipatu zituen, baita Lurralde Elkargoaren eskariak jasotako ezezkoa ere.
San Andres plazan eginiko ekitaldi politikoa bukatu ondoren, Elkartetxea ireki zuten, Pannecau karrikan.