Hezkuntza sistema osoan teknologia berriak erabat integratuta dauden garaian Eusko Jaurlaritzak ez duela “hezkuntza digitalaren estrategiarik” salatu du Lore Martínez Axpe, EH Bilduko legebiltzarkideak eta EAEko Ikastetxeetan software askea bermatzeko lan egiteko eskatu du, “hezkuntza ezin delako merkatuaren zerbitzura egon”.
Egungo egoeraren testuingurua azaldu du Martínez Axpek: ”EAEko hezkuntza digitala burutzeko ikastetxe guztiak edo gehienak, Chromebook eta Windows-ez baliatzen dira, EABko bi enpresekiko menpekotasun teknologiko nabariarekin”. Eta horrek dituen ondorioak ere azaldu ditu: “Horiekiko menpekotasuna sortzen da, ikasleak Google adiktuak bihurtzen ari dira, eta, bestetik, pribatasun falta agerian dago, teorian doakoak diren tresnen prezioa gure datuak direlako”.
Software askea hautatzen duten eskolek berriz, ez dute inongo azpiegitura ez baliabide integralik lan egiteko. Baina hori ez da zertan horrela izan behar, Martínez Axpek adierazi duenez, Estatuan bertan bestelako esperientziak daudelako, Katalunia, Andaluzia, Madril, Valentzia edo Aragoin.
“Software Librea gizartea eraldatzeko tresna” dela aldarrikatu du Martínez Axpek, “eta lankidetza eta elkartasuna sustatzen ditu, mundu justuago bat sortzen laguntzen”.
Gaurko Osoko Bilkuran EH Bilduko legebiltzarkideak EAEko ikastetxe guztietan software askea erabiltzeko aukera bermatzeari buruz aurkeztutako proposamenak Elkarrekin Podemosen babesa lortu du baina Gobernukideen botoekin atzera bota da.
Lore