Eusko Alkartasunako Gizarte Politiken idazkaria eta Gazte Abertzaleaken ordezkariek parte hartuko dute
Eva Aranguren EAko Gizarte Politikarako idazkariak eta Maider Carrere Gazte Abertzaleak erakundeko ordezkariak Hondarribiko Alardea babestu eta bertan parte hartuko dute bihar Jaizkibel konpainia mistoarekin “berdintasunerako eskubidearen alde”.
Arangurenen esanetan, “benetako eztabaida ez da emakumeek Alardeetan parte hartzen duten ala ez, Berdintasunerako Legea betetzeko beharra baizik. Ez da batere onargarria XXI. mendean emakumezkoak diskriminatzea eta jaietako ekitaldietan parte hartzen ez uztea”.
“Modu honetan -esan du Arangurenek- Eusko Alkartasunean gizarte, kultur eta ekonomia alorretan berdintasunerako politikak garatzearen eta bultzatzearen aldeko geure konpromisoa berretsi egiten dugu”.
Jatorria: Eusko Alkartasuna