Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandioko bizilagunak parte hartzera deitu ditu alderdiak
Gure Esku Dago mugimenduak antolatuta Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandion igandean egingo diren galdeketak babestu ditu Eusko Alkartasunak, erabakitzeko ariketa praktikoa direlako.
Gizartearen etorkizuna erabakitzeko botoa ematea demokraziaren oinarria da. Igandean 13 udalerri hauetako hiritarrek honako galdera erantzuteko aukera izango dute: “Euskal jendarteak etorkizun politikoa bere kabuz eta askatasunean erabaki dezan nahi duzu?”
Emaitzetan garrantzitsuena ez da zenbat baiezko eta ezezko egon diren, baizik eta gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko orduan subjektu aktiboa denaren kontzientzia hartzea baizik, Eusko Alkartasunaren iritziz.
Horregatik, Eusko Alkartasunak botoa ematera animatzen ditu udalerriotako biztanleak, horrela hiritar bezala ahaldundu egingo gara, subjektu bezala definitu eta herri bezala aktibatu egingo gara, euskal gizartearen demokratizazioan sakontzen.