Ekainaren 21ean, Gure Esku Dago ekimenak Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Baionako estadio eta plaza handienak bete nahi ditu guztion artean erabakitze eskubidearen aldeko aldarria egiteko. Eusko Alkartasunak bat egiten du Gure Esku Dagoren ekimen berriarekin eta herritar guztiei deia zabaltzen die sarrera erosi eta Euskal Herriko hiriburu horietan hautesontzi handiak osatzeko. Erronka handia bada ere, lehengo urtean giza-kate erraldoia osatu zen bezala, EA ziur dago gizarte anitzaren laguntzarekin helburuak bete baino gainditu egingo direla.
EAk irmoki sinisten du erabakitzeko eskubidea plano zibiletik ere osatu behar dela, horregatik, berriro ere, bere babes osoa eman nahi dio Gure Esku Dagoren jarduera eta igandeko ekimenari. Gu estadio eta plazetan izango gara, eta zu, bazatoz? Iganderako sarrerak erosi nahi badituzu, sakatu hemen.