Igantziko Eusko Alkartasunak Igantziko Bentatan, NA-4020an, bi abiadura murriztaile jartzeko proposamena luzatu dio udalari, bertan autoen joan-etorriekin sortzen den arriskua dela eta.
Zehazki, hauetariko bat geltoki zaharraren parean jartzea proposatu du eta bestea fabrikaren parean, Igantziko Eusko Alkartasunaren ustez tokirik aproposenak baitira.
Honekin batera, Arantzako norantzan dagoen bidegurutzean eta Igantziko Bentatako zubian ispilu bana jartzea ere proposatu du, bietan sortzen den arriskuarengatik.
Jatorria: Eusko Alkartasuna