Eusko Alkartasunak Bizkaiko Koordinaziorako Lurralde Batzordea eratu du eta bertan Iker Rahona izango da koordinatzailea; Edurne Dondiz, Arri Zulaika eta Maitena García bokalak; Galder Agudo Gazte Abertzaleakeko ordezkaria; Ibon Cabo Antolakuntza arduraduna eta Endika Montes Batzar Nagusietako ordezkaria.
Iker Rahonak azaldu duenez, “desberdintasun sozialek inoiz ez bezalako gorakada izan dute azken urteotan, eta gure ongizate-eredua arriskuan dago”. “Lan-baldintzak prekarizatu dira. Sektore publikoko murrizketak eta pribatizazioak onartezinak dira. Prekarietatea edo pobrezia ekoizpen-eredu agortu baten ondorioen artean”.
Iker Rahonak adierazi duenez, “premiazkoa da oraindik lan eta soldata baldintzak hobetzeko lan egitea, pertsonei bizi-proiektu duinak bermatzeko oinarri gisa. Hori posible egingo duen ekoizpen-eredu bat behar dugu. Industria indartzea apustu estrategikoa da ekonomiarentzat eta gizartearentzat. Industriak balio erantsia, soldata handiagoak eta zerga-baliabide handiagoak sortzen ditu. Lehentasunezkoa da industria-eredu teknologikoki aurreratua lortzeko lan egitea, lurraldeari dagokionez orekatua, sozialki justua, fiskalki arduratsua, ingurumenaren aldetik jasangarria, produktiboki dibertsifikatua, lurraldearekiko konpromisoa sortuko duena.
Eusko Alkartasuna Bizkaia lanean ari da dagoeneko agintaldi berri honen hasieratik, gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko ekimenak eskaintzeko. “Bizi dugun unea berezia izanda ere, profilak, esperientzia, motibazioa eta konpromisoa ditugu gizarte justuago eta solidarioago bat lortzearen alde modu positiboan eraikitzen jarraitzeko