Eusko Alkartasunak Bizkaiko Koordinaziorako Lurralde Batzordea eratu du eta bertan Iker Rahona izango da koordinatzailea; Edurne Dondiz, Arri Zulaika eta Maitena García bokalak; Galder Agudo Gazte Abertzaleakeko ordezkaria; Ibon Cabo Antolakuntza arduraduna eta Endika Montes Batzar Nagusietako ordezkaria.
Iker Rahonak azaldu duenez, “desberdintasun sozialek inoiz ez bezalako gorakada izan dute azken urteotan, eta gure ongizate-eredua arriskuan dago”. “Lan-baldintzak prekarizatu dira. Sektore publikoko murrizketak eta pribatizazioak onartezinak dira. Prekarietatea edo pobrezia ekoizpen-eredu agortu baten ondorioen artean”.
Iker Rahonak adierazi duenez, “premiazkoa da oraindik lan eta soldata baldintzak hobetzeko lan egitea, pertsonei bizi-proiektu duinak bermatzeko oinarri gisa. Hori posible egingo duen ekoizpen-eredu bat behar dugu. Industria indartzea apustu estrategikoa da ekonomiarentzat eta gizartearentzat. Industriak balio erantsia, soldata handiagoak eta zerga-baliabide handiagoak sortzen ditu. Lehentasunezkoa da industria-eredu teknologikoki aurreratua lortzeko lan egitea, lurraldeari dagokionez orekatua, sozialki justua, fiskalki arduratsua, ingurumenaren aldetik jasangarria, produktiboki dibertsifikatua, lurraldearekiko konpromisoa sortuko duena.
Eusko Alkartasuna Bizkaia lanean ari da dagoeneko agintaldi berri honen hasieratik, gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko ekimenak eskaintzeko. “Bizi dugun unea berezia izanda ere, profilak, esperientzia, motibazioa eta konpromisoa ditugu gizarte justuago eta solidarioago bat lortzearen alde modu positiboan eraikitzen jarraitzeko”.
Bizkaiko lurralde koordinatzailea
Iker Rahona Garay
Bilbo, 1979
Lizentziaturak: Politika eta Administrazio Zientziak. Kazetaritza.
Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna.
Bokala
Edurne Dondiz Urquijo
Bermeo, 1960
Administraria.
Bokala
Arri Zulaika
Balmaseda, 1982
Enplegu eta ekintzailetzako teknikaria.
Bokala
Maitena Garcia Barbarias
Lekeitio, 1975
Goi-mailako Haur Hezkuntza
Hezkuntza-laguntzako espezialista
Antolakuntza, finantza eta hauteskunde kudeaketako arduraduna
Ibon Cabo Itoiz
Bilbo, 1978
Kirol-kudeatzailea
Kirol enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan diplomatua
Bizkaiko antolakuntza, finantza eta hauteskunde kudeaketako arduraduna
Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkaria
Endika Montes Uña
Erandio, 1963
Laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikaria
Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna.
Gazte Abertzaleakeko ordezkaria
Galder Agudo Bezi
Bilbo, 1999
Ingeniaritza Zibileko ikaslea