LEHEN TXANDA

1.- Ba al du asmorik bere jardute-eremuan Unibertsitate Lege Organikoa bete
eta aplikatzeko, edo, alderantziz, Eusko Jaurlaritza aldezten duten alderdi
politioek agertutako desobedientzia-deiei jarraituko al die?.
Sailaren asmoa, indarrean dagoen marko juridiko-politikoak ematen digun aukerak
erabiliz, gure unibertsitateen kalitatea eta lehiakortasuna handitzen lagunduko
diguten ekimenak garatzea da.

2.- EAJren eta Earen ordezkariek azaldutako desadostasunak ikusita, EAEn
LOU deuseztatu eta ordeztuko duen lege bat bultzatzeko asmoa al duzu?
Unibertsitate inguruan dauden eskaereei aurre egiteko hartu behar diren lege
ekimenak hartzea eta indarrean jartzea Sailaren buruan dago.
Horrek ez du planteamendu ezezkorrik eta, beraz, ez du helburu bezala LOU deuseztatzea
eta ordezkatzea. Nahi bakarra sektore unibertsitarioen eskaerei aurre egitea
baino ez da. Ez ahaztu sektore honek aipatzen dutela LOUk ez dituela konpontzen
beraien arazoak.

BIGARREN TXANDA

1.- Ba al du asmorik bere jardute-eremuan Unibertsitate Lege Organikoa bete
eta aplikatzeko, edo, alderantziz, Eusko Jaurlaritza aldezten duten alderdi
politioek agertutako desobedientzia-deiei jarraituko al die?.
Ezazu ahaztu ez dagokiola guri bakarrik legea indarrean jartzea, Unibertsitateek
ere bere papera dute, eta erakunde autonomoak dira, guk zentzu hortan gure betebeharrak
beteko ditugu, baina hori bai beraien adostasuna lortuz. Hau horrela da hainbat
kasutan, irakaslegoari dagokionez, estatutuak, barne antolamenduak, eta abarrak
era oso konplikatu eta nahastuan jartzen duelako unibertsitatea.
Beraz, gure aplikazioak kontu handia eduki beharko du guzti hori ahal denik
eta lehunen egin dezaten derrigortutako aldaketak. Hauek kasu askotan soilik
aldaketa formalak direla eta, beraz, espero zatekeen etekinetarako lar kostagarriak.
Beste alde batetik, ez da ondo ulertzen Gernikako Estatutua eta Konstituzioaren
lehen xehedapen gehigarria aplikatzea ‘desobediencia civil’ deitzea.

2.- EAJren eta EAren ordezkariek azaldutako desadostasunak ikusita, EAEn
LOU deuseztatu eta ordeztuko duen lege bat bultzatzeko asmoa al duzu?
Gure ekimenak ez dira bakarrik gureak izango, inplikatuen adostasunak zer esana
izango du aipatutako ekimenetan. Beraz, kontsensu honetan oinarrituz kalitatezko
unibertsitatea lortzea dugu helburu. Kontuan harturik kalitatea, nazioartekotasuna
eta lehiakortasunaren atzean daudela, eta azkenik emaitza gure gizartearen onerako
izango dela.
Jatorria: Eusko Alkartasuna