Eba Blanco, Eusko Alkartasunako idazkari nagusi eta Legebiltzarreko bigarren presidenteordea elkarrizketatu dute Radio Euskadin EH Bilduko legebiltzarkidea, Maddalen Iriarte koalizioaren bozeramaileari asteburuan egindako elkarrizketan sortutako polemikaren harira. Biolentzia guztiak bidegabeak direla esatean argi izan zen Eba Blanco, gure alderdia sortu zenetik egin dugun bezala. Era berean, “EH Bildu da salbuespenik gabe biktima guztiak aintzat hartzen eta omentzen dituen alderdi politiko bakarra”, esan zuen EAko buruak. Euskal gizartean, herriaren bakegintzari buruzko eztabaida egiteke dugula argitu zuen ere; “Erantzukizunen debatea egin behar da, eta hor badira aurretik bide luzea duten agenteak, PSOEk GAL eta tortura gaitzesteak ez baitu baliorik, aldi berean Estatu terrorismoagatik erantzukizuna izan zuela edo tortura babestu zuela onartzen ez badu”.
Ertzaintzak Donostian eta Getxon egindako jarduerek sortutako polemikaren harira, EH Bilduk “osasun publikoa arriskuan jartzen duen edozein ekintza” errefusatzen duela esan zuen Blancok, “eta, aldi berean, Ertzaintzaren jarduera batzuk ez daudela ondo eta neurriz kanpokoak izateagatik salatu” egin behar direla.
EH Bilduren kongresu-prozesuari buruz ere hitz egin zuen Blancok, eta koalizioaren barruan alderdiek funtsezkoak izaten jarraitzen duten arren, “haratago joan behar” dela uste du, “alderdi jakin batekin identifikatu ez arren, EH Bilduren parte izan nahi dutelako”. Eta, azkenik, Eusko Alkartasunaren barne krisiaz galdetuta, alderdiaren estatutuen arabera, “ohiko kongresua deitu behar da ponentzia, eztabaida eta zuzendaritzaren hautaketarekin, baldintzak aldatzen badira, kongresu egin ahal izango da kongresukide bakoitzak bere boto eskubidea segurtasun sanitario eta juridikoarekin gauzatuko duela bermatuz”.
Hemen entzun dezakezu elkarrizketa osoa: https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/7799025/eba-blanco-ea-violencia-venga-venga-es-injusta-consenso-eh-bildu/