“Inor atzean ez uzteko neurriak” hartzea eskatu du Iker Rahona, EH Bilduko batzarkidea eta EAko Bizkaiko koordinatzaileak gaur Batzar Nagusietan egindako Kontrol Osoko Bilkuran: “asko dira dagoeneko atzean geratu direnak, eta askoz gehiago aurrera egin ahal izateko neurri eraginkorrak eskatzen dituztenak”.
Rahonak Foru Gobernuari zuzendutako galderaren azalpenean egin du eskaria, Diputazioak egindako bonodenda eta bonoturismoko kanpainei zenbat diru eskaini dien galdetzean zehazki. EH Bilduk kanpainen alde egiten du, ñabardurekin bada ere, baina, Rahonak azaldu duenez, horrelako kanpainek epe ertain eta luzerako neurri sakonekin osotu behar dira.
Kezkatuta agertu da batzarkidea “koronabirusaren krisiak eragindako egoera sozioekonomikoagatik, hilabeteak igaro ahala larriagotu baino egiten ez den testuinguruan”.
Koronabirusaren aurretik ere “aurreko krisi ekonomikoak bereziki zigortutako sektoreak zeuden”, gogoratu du Rahonak, “aurreko krisia ordaindu zuten sektoreak dira eta adostasun teorikoa zegoen orain ere ezin direla galtzaile atera esateko: autonomoak, enpresa txiki eta ertainak aurrera ateratzen dituzten pertsonak, hurbileko merkataritzako eta ostalaritza eta turismo negozioak, dituztenak; enplegua sortzen duten ekintzaileak dira eta udalerrietako bizitza eta ekonomiaren sustatzaileak”.
Bonodenda eta bonoturismo kanpainen inguruan, EH Bilduk kanpainari babesa eman diola adierazi du Rahonak, baina bere taldeak kanpaina horietara bideratutako kopurua handitzearen alde egin zuela eta tokiko kontsumoa bermatuko duen beste kudeaketa eredu bat eskatuz.
RAhona