Nafarroan oso indartsu izan zen intsumisioaren aldeko mugimenduak egindako lana balioan jartzeko eskatu dio Gobernuari Maiorga Ramírezek. Derrigorrezko soldadutzaren desagerpena lortu bazen, gogoratu du Ramírezek, neurri handi batean Nafarroan egindako ardura ariketari esker izan zen.
Adierazpen militarrik gabeko gizartea lortzeko intsumisioaren aldeko mugimenduak garatutako baloreak lantzeko eskatu du nafar parlamentariak Bake eta Elkarbizitza Zuzendaritzari eta Memoriaren Nafar Institutuari.
Intsumisioaren alde Nafarroako gazteek izandako inplikazioa gogoratu du Ramírezek, baita gizarte osoarena ere. Une batetan Estatuan soldadutza egin nahi ez izateagatik preso zeudenen %50a nafarrak ziren: 12 urteetan 600 gazte, hain zuzen ere.