EA Iparralde
EA Iparralde betidanik euskal nazio estrategia nazional baten alde lehiatu da eta sekulan baino gehiago hortan darrai. Bainan hemen izan berri diren azken hauteskunde legislatiboen emaitzekin ikusten denez, bide hau beti nahiko luze agertzen da berriz ere.
Euskal Herriko politika indarretan aski lehena izanagatik iparraldeko hiru lurralde historikoetan ere bere mezu propioa helarazteko guziz euskal nazio osoaren ikuspegitik, gauza aski nabaria da orain jarrera horrek nahiko zailtasunak dituela beti Lapurdi, Baxe Nafarroan eta Zuberoan errotzeko. Kontutan izanik abertzale joera guzien hauteskunde emaitzak elkarretaratu eta ere Baiona, Angelu aldean nola Hendaia, Donibane Lohitzune, Biarritze eskualdeetan (hain xuxen Iparraldeko jendetzaren %75a hor bizi delarik) botu emaileen %90ak hurbil bere botua ematen duela oraino frantses alderdi zentralistei!
Alta bada, nehoiz ez bezalako lanak ematen dira iparraldean ere euskal hizkuntza, kultura eta beste sail gehienetan. Hauteskunde giro edozoini hurbil hor dira bereziki « euskal irrati libreak» deitzen ditugunak orain iparraldeko 3 lurraldeak ongi estaltzen dituztenak, bai eta berdin hegoaldetik hunaratzen zaizkigun beste hanbat euskal media ( irrati telebixta) publikoak.
Bainan nola egokituak iparraldekotz ?
Batek edo bestek entsatzen ahal du media horiek denak zirkulu ttipi batean bakarrik dabiltzala dantzan eta ez hortik hanbat haratagoko masa gehiago hunkituz. Aldiz frantses mediak beti proportzio handi batean denen jaun eta errege !
Beraz euskal media hoien arduradunek ( eta elkartek) ez ote dute iparraldekotz bezala hegoaldetik ere gogoeta berririk egiteko? Euskal irrati telebixtek- euskal kultura eta hizkuntzaren aldetik bederen- ez ote dute iparraldean, adibidez, debaterik eta bereziki «décrochage» batzuen egiteko beharrik ikusten, euskal mundua hegoaldetik nola iparraldetik osoago (beraz deigarriago) izan dakion jende gehiagori?
Ikuspen edo perspektiba osatu hori gabe nazio ikuspegi gutti lortuko baita iparraldean segurik, iduri beti xokokerietan hartua eta nazio eremuarentzat (eta beharrentzat!) gehien bat Frantziakoari begira jarri behar duela!
Europarik ez aipa, hain gutti baitira gogorat ekarriak gure problematika berdintsua duten hanbat herri europar menperatu hala nola Irlanda, Eskozia, Bretainia, Estonia, Lituania, Katalunia eta abar….
Iparraldeko abertzaleen botu emaitza zinez murritza lotzen ahal zaio beraz, parte segurik, euskal mediek askotan (ez beti, halere!) agertzen duten desego-kitasunari berari. Ez baitira azke-nean, ez batzu ez bertzeak euskal nazio ikuspegitik ari, nun ez duten kasu gehienetan euskal katazkaren alde konteztatzaileari xoilik lekurik ematen. Iduri eta instituzioetako politikariek ez duten kasu orotan ezer ihardo-kitzen! Zergatik beraz, iparraldean bereziki, euskal gobernuko, diputazioetako eta hauen sustengu diren alderdien alderdi abert-zale demokratikoen abotsa edo hitza hain askotan itzali?
Hau guzia horrela izanen deno, EA, PNB bezala lanetan izanen dira iparraldean segurik. Denik ere, AB koak dira hobekienik jali-tzen egoera honetan, hauk den-boran, H.B. ren itzalean indartuz geroz, orain, iduriz, nehoz baino gehiago «iparraldekari»ago» ari baitzaizkigu eta gainerat iparralde oro «beren erreinua» balute bezala osoki. Alderdi bakarraren joera batean bezala. Diotela ber-din, EA eta PNB, Batasuna beza-la… iparraldeaz kanpotik ari direnak baizik ez direla! Beraz, atzerritik ote ere? Hauxe da ikuspegi nazional aurrerakoia!
Hain segur IK ko analisia batzuek ekarri zaukutena, ustez, urratsak EAk baino lasterrago eta sendoago egitea !
Alta argi dago orain, bestalde, nehoiz baino ainitzagoa dugula hegoaldea bezala iparraldea ere, eta beraz ainiztasun hortaz kondu hartzeko euskal alderdiek edo bakarka agertu beharko dugula hauteskundetan (haatik beti emaitza kaxkarrekin!) edo ahal den neurri argi guzian elkartuz, haatik Europan ere leku nahi duen egiazko euskal nazio ikuspegi batekin.
Datozen hauteskunderi begira, (Kantonalak, Eskualdekoak eta abar…) EA iparralde saiatuko da berriz ere bide hortarik ibiltzen «ainiztasunean elkartu» nahi duten guziekin, haatik giza eskubideak oinarri, dudarik ez da.
Jada gonbita egina zaie batzu eta besteri, Berdeak barne. Eta erantzunak edo arrapostuak pla-zaratuak izanen dira.
Herriko aferak herriari!
Jatorria: Eusko Alkartasuna