IKERNE BADIOLA “Demokraziaren oinarrizko printzipioak urratzen dituzten iruzur mota guztien aurkako EAren konpromisoa” berretsi du Ikerne Badiolak.

EAko Komunikazio idazkari Ikerne Badiolak espero du Irungo Ogasun zuzendari ohiaren aurkako Gipuzkoako Auzitegiaren epaiak “balio dezala erakunde guztien aldetik gardentasunarekiko konpromiso argi eta sendoa sustatzeko, eta administrazioetan ez daitezela berriz ere horrelako iruzurrak gerta”.

Badiolak gogorarazi duenez, EAk kode etikoa du 1990az geroztik, eta bertan zigor gogorrak aurreikusten ditu kargu publikoa etekin pertsonala ateratzeko erabiltzen duten kargudunentzat. Horren harira, gainerako alderdiek ere horrelako kodeak onartu eta betetzearen alde agertu da Komunikazio idazkaria.

Komunikazio idazkariak “demokraziaren oinarrizko printzipioak urratzen dituzten iruzur mota guztien aurkako EAren konpromisoa” berretsi du azkenik, eta erantsi du “horrelako portaerek instituzioak gizartearengandik urruntzen dituztela”.

 

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA