Batzar Orokorra egingo du EH Bilduk datorren larunbatean, ekainaren 23an, gaurkotasun politikoari buruzko hausnarketa garatzeaz gain, foru hauteskundeetako hautagaiei eta Hegoaldeko lau hiriburuetakoei babesa emateko ekitaldia ere egiteko.
Foru eta udal hauteskundeetarako urtebete baino gutxiago falta denean, eta Estatuko eskenatoki politikoan eman den aldaketarekin, hausnarketa egin behar da baita datozen hilabeteetarako partekatutako estrategia ere. Horregatik, beharrezkoa da EH Bilduren oinarri sozialaren parte hartzea.
Goizeko 9etan hasiko da Batzarra, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Parte hartu ahal izateko honako linkean eman behar da izena: http://elkarrekin.ehbildu.eus. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da bi eguneko epean eskatzen dutenentzat.