Joan Tardá: Katalunia, Errepublika eraikitzen
Lazo horiekin hartuko du Gasteizko Eusko Alkartasunak ERCko liderra, kartzelan dituen lagunak omendu eta beraien berehalako askatasuna exijitzeko
Joan Tardá, Esquerra Republicana de Catalunyako Kongresuko bozemaileak hitzaldia emango du bihar, osteguna, Gasteizko alkartetxean, “Katalunia, Errepublika eraikitzen” titulupean. Aurreko legegintzaldian Tardarekin batera diputatua izandako Rafa Larreinak aurkeztuko du Gasteizko Eusko Alkartasunak antolatutako hitzaldia. Gasteizko Batzorde Eragileak lazo horiak prestatu ditu hitzaldira gerturatzen direnak kartzelan dauden Tardaren lagunak omendu eta bere askatasuna exijitzeko.
Militantziaren erantzunari erantzun egin dio Gasteizko Batzorde Eragileak hitzaldia antolatzen. “Gasteizko militantziak erreferendumaren eta hauteskundeen jarraipena egin du Alkartetxean, preso dauden ordezkari politikoei gutunak idatzi die eta, orokorrean, intentsitate handiz bizi izan du Kataluniako prozesua, horregatik independentzia prozesuko lider baten testigantza zuzena falta zitzaigula pentsatu dugu, eta Eusko Alkartasunak ERCrekin duen harreman historikoari esker, erraza izan da Joan Tardá gurean izatea”, azaldu dute Gasteizko Batzorde Eragiletik.
Joan Tardák emango duen ikuspegia bereziki interesgarria da, “ERCko buruetako bat izateaz gain, eta ERC prozesuaren motorra izan da hainbat momentuetan, bere lana Madrilen egiten du eta horrek esan nahi du Estatuan Kataluniako gatazka nola bizi den ondo dakiela”. Prozesua berari buruz hitz egiteaz gain beste gai asko egongo dira mahai gainean: soberanisten batasuna, 155a, preso politikoak,…
Irekia den hitzaldia eta gero, galderak egiteko txanda zabalduko da.
Joan Tardá: Katalunia, errepublika eraikitzen
Gasteizko Alkartetxea (San Prudencio, 3) arratsaldeko 7,30etan
Sarrera librea