· ´Aztertu nahi dugu nola txertatu ditzakegun boluntarioak familia-politiketan eta Euskadiko zerbitzu publikoen sarean, adierazi du sailburuak.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren ordezkaritza bat Danimarkan dago atzotik, hango gizarte-prestazioen sistemari buruzko informazioa gertutik jasotzeko.
Gaur goizean, Joseba Azkarraga buru duen eta Gizarteratze sailburu Manuel Vigoren partaidetza ere baduen euskal ordezkaritzari harrera egin dio Danimarkako Gizarte Gaietako ministro Heriette Kjær, eta Justizia Sailaren interesa adierazi diote, Danimarkan adinduei, familiei eta haurrei laguntzeko ezarrita dagoen eredua sakonki ezagutzeko.
Kopenhagen bertan Azkarragak adierazi duenez Danimarkako lege-arauak eredu argia izango dira guretzat, munduko deszentralizatu eta aurrerakoienen artean daudelako.
Danimarkan erabiltzaileen eta senideen elkarte asko daude. Horren ildotik, boluntarioen elkarteek paper garrantzitsua jokatzen dute gizarte-zerbitzuen alorrean, haiek lan egiteko duten moduak behar handiena dutenekiko harremana errazten duelako, eta askotan, erakunde publikoak iritsi ezin diren lekuetara iristen direlako. ´Aztertu nahi dugu nola txertatu ditzakegun boluntarioak familia-politiketan eta Euskadiko zerbitzu publikoen sarean gaineratu du sailburuak.
Bidaiaren arrazoietako bat izan da, hain zuen, ´Aeldremobiliserignen´ izenekoa bisitatzea; izan ere, gobernuz kanpoko erakunde horrek eskarmentu handia du hirugarren adinari laguntzeko programetan.
Jatorria: Joseba Azkarraga