Gainera, Ibarretxe lehendakariak aurkeztutako kontsulta babes dezan EHAKren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kontakturik ez dela izan baieztatu du EAko Idazkari Nagusiak eta Justizia sailburuak. Kontsulta proposamena babes dezan EHAKren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kontaktuak izan direnik ukatu du Joseba Azkarragak, EAko Idazkari Nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak. ´Zentzu horretan ez dago inolako mugimendurik. EAren izenean hitz egiten dut eta ez dagoela diot´, esan du Azkarragak.
´Eusko Jaurlaritzako gainontzeko kideekin -EAJ eta EB – kontakturik ez dela ia ziur nago´, azpimarratu du sailburuak. Ekainaren 27an, Legebiltzarrean, proposamena aurrera aterako dela seguru da Azkarraga. Euskadin Legebiltzarreko ´boto guztiek legitimitate berdina dute´, Justizia sailburuaren aburuz.
Zentzu horretan, Azkarragaren esanetan, ´euskal Exekutiboa ez da batere anbiguoa ETAren gaitzespenean´. ´EHAK Eusko Legebiltzarrean demokratikoki aritzen da´, erantsi du. ´Baina EHAKrekin botorik ez dugu negoziatu behar, ezta besteekin ere´, azaldu du.
EHAKren jarrera zein izango den ez daki Azkarragak, baina ekainaren 27an ezagutuko dela esan du, ´EHAK-k beti egin duen moduan´. ´Bai edo ez bozkatu´ euskal alderdi politikoek horren arrazoia eman beharko dutela gaineratu du. ´Ekainaren 27an Legebiltzarrean onartuko da proposamena eta urriaren 25ean kontsulta egingo da´.
Kontsulta aurrera ateratzen ez bada zer gertatuko den galdetuta, ´Ibarretxek du erabakia eta hauteskundeak aurreratzeko konpromisoa hartu zuen´, erantzun du. Hala ere, ´proposamena aurrera aterako da´, errepikatu du eta ondorioz hipotesi hori baztertu dutela aipatu du.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Joseba Azkarraga