Bizkaiko Eusko Alkartasunak omenaldia egin dio Joseba Gezuragari, herrialdeko koordinazioa utzi ostean. Ekitaldia Lekeition egin da, uztailaren 14ean “Hostoaren martxa” programaren barruan eta Pello Urizar bidazkari nagusia eta Iker Rahona Bizkaiko koordinatzaile berriaren parte hartzearekin. Bai Rahonak baita Urizarrek ere, eta berdin omenaldia aurkeztu duen Pili Roblesek, Gezuragaren figura goraipatu dute Eusko Alkartasunan izan duen militantzia eta konpromisoa azpimarratuta.
Rahonarentzat koordinatzailea aukeratua izan osteko bere lehenengo hitzaldia izan da, eta Bizkaiako egoeraren diagnostikoa egiteko aukera izan du, EAJk hainbestetan aipatutako ideia baztertuz. Koordinatzaile berriak esan duenez bai bere jaioterria, Barakaldo, baita kostaldeko herriak ere, Lekeitio bezala, langileentzako erakargarriak izatetik gazteentzako lan aukera duinak ematen ez duten inguruak izatera pasa dira.
Urizarrek berriz, euskal politikaren gaurkotasunaren errepasoa egin du, eta azken ikasturte politikoaren ezaugarri nagusia EAJ eta PPren artean eman den adostasuna izan dela.
Ikus hemen bideoa
[youtube]https://youtu.be/L3pqOU7R24U[/youtube]