“Eskuin muturreko indarrek Uribetxebarria erabili dute Euskal Herrian ireki den agertoki politiko berria oztopatzeko asmoz”, Ikerne Badiolak salatu duenez.

Josu Uribetxebarria kaleratzeko agindua ematean Auzitegi Nazionalak legea bete baino ez du egin, ohartarazi du Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak, eta deitoratu du erabaki hori “presio eta arrazoi politikoengatik” hainbeste atzeratu izana.

EAko buruzagiak adierazi duenez, euskal gizarteak prestutasun osoa du bakea eta normalizazio politikoa lortzeari begira urrats sendoak emateko eta, beraz, presoei salbuespenezko neurriak aplikatzearen aurka dago. Zeharo onartezina da ultraeskuindarrek Uribetxebarria erabiltzea polemika pizteko eta Euskal Herrian ireki den agertoki politiko berria oztopatzeko”. Bere esanetan, legea eskuetan eta logika politikoa erabiliz, aukera bakarra Uribetxebarria kaleratzea zen.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA