Juanjo Agirrezabala, ezkerretik bigarrena, Legebiltzarreko mahaikideekin batera EAko legebiltzarkide izandakoa, Exekutiba Nazionaleko kidea, EH Bilduren hautagaia zen Legebiltzarreko Mahairako.

Juanjo Agirrezabala EAko bozeramailea izandakoa eta gaur egun EH Bilduko legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarreko lehenengo presidenteordea da gaurdanik. Talde politiko nagusiek Legebiltzarreko Mahaiaren eraketa eta karguen banaketa urriaren 21eko hauteskundeen emaitzen arabera hitzartu eta gero, Agirrezabala lehenengo presidenteorde izendatu dute EH Bilduren 21 botoei esker.

Agirrezabalak nabarmendu duenez, oso garrantzitsua da Legebiltzarreko Mahaiak eta Ganbarak berak berriz ere euskal gizartearen aniztasuna islatzea; bere erronka nagusietariko bat, adierazi du, Mahaiaren lanak gardentasunez kudeatzea izango da, bai eta Arantza Quirogaren garaia ezaugarritu duen iluntasuna gainditzea ere.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA