Azkarragak azpimarratu du, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartutako konpromisoa, eta, zehazkiago, berak zuzendutako duen Sailak, eraginkortasun handienaz adingabekoen zainketan eta tutoretzan ditugun eskumenak betetzeko, baita gizarteratzeari dagokionez ere
Barneratze-erabakiak betetzen dituzten adingabeko arau-hausleentzat doako osasun-laguntza instituzionalizatzeko lankidetza-hitzarmen bat ezarri dute Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Osasun sailek.
Hala gaur egun Justizia Sailburuordearen baitan dauden bost adingabekoen ikastetxetan barneratutakoak, nola epai baten aginduz ibiltari-tratamendua edo barneratze terapeutikoa jasotzera behartuta dauden adingabekoak dira hitzarmenaren hartzaileak.
Sinadura-ekitaldian, bi arloetako arduradunek, Joseba Azkarragak eta Gabriel Inclánek, bat etorrita azaldu dutenez, gure autonomia-erkidegoan doako osasun-laguntza bermatuta dago, baina gaur Gasteizen sinatutako protokoloari esker, arau-markoa egongo da, orain arte exijitzen ez zen baina adingabekoen zigor-arloko erantzukizunari buruzko Legean (5/2000) jasotzen den baldintza beteta.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak horren gainean adierazi duenez, ´nolanahi ere, askatasuna erabat edo partzialki mugatuta duten adingabekoen premia bereziei behar bezalako erantzuna ematea da kontua. Justizia Sailak adingabeko hauekin egindako lanean berretsi du gazte askoren osasunak gabezia handiak dituela, hein handi batean, bazterketan emandako denboraren eta substantzia toxikoak hartzearen ondorioz´.
Joseba Azkarragak azpimarratu du, bestalde, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartutako konpromisoa, eta, zehazkiago, berak zuzendutako duen Sailak, ´eraginkortasun handienaz adingabekoen zainketan eta tutoretzan ditugun eskumenak betetzeko, baita gizarteratzeari dagokionez ere´.
Jatorria: Joseba Azkarraga