Pello Urizar: Fernando Ruiz Piñeirori ez zaio ondo atera elkarrizketa politikoa legez kanpo uzteko bere ahalegina, eta horrek beste batzuk jakinaren gainean jarri beharko lituzke.
Eusko Alkartasunaren iritziz, euskal politikan aldaketak atzematen diren honetan garrantzitsua da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko presidentearen hautaketa justizia arloan egitea, injerentzia politikorik gabe, eta presidente berriak justizia arloan bakarrik lan egitea, politikan eskua sartu gabe. Horrela adierazi du gaur Pello Urizarrek Bermeon, Itsas Gudari Egunean. EAko idazkari nagusiak azaldu duenez, politika judizializatzea inoiz ez da batere gomendagarria, baina are gutxiago epaileen injerentziak Euskal Herriko eszenatoki politikoan aldaketak eragotzi ditzakeenean.
Urizarren esanetan, Fernando Ruiz Piñeirori ez zaio ondo atera elkarrizketa politikoa legez kanpo uzteko bere ahalegina, eta horrek beste batzuk jakinaren gainean jarri beharko lituzke, politikak berezko eremua daukalako, eta justiziak, berea”. EAko buruzagiaren irudiko, “eragile guztiek lagundu behar dute Euskal Herriko normalizazio politikoa lortze aldera, baina orain arte Auzitegi Nagusiko presidentea izan denaren jokabidea ez da egokiena izan ikuspegi horretatik; horregatik, kargu horretan aldaketa egotea eskertzekoa izango litzateke beraz”.
Jatorria: Eusko Alkartasuna