Auzipetuei babes osoa erakutsi die Eusko Alkartasunak, Esquerra Republicana de Catalunyako lagunei bereziki
Erabateko bakezaletasunarekin eta demokratikoki aritu diren politiko zintzoak justiziaren aurrean agertu behar izatearen ikuskizun penagarriaren aurrean haserre bizia agertu du Eusko Alkartasunak. Eta gizarte baten ordezkariei kartzela edo atzerria baino eskaintzen ez duen Estatuak ez duela benetako demokrazia salatu du.
Altxamendua egotzita auzipetuak izango diren hamahiru buruzagi independentistei erabateko babesa agertu die, bereziki Esquerrako kideei, gaur bere idazkari nagusiak atzerrirako bidea hartu duela gogoratuz. Era berean, Eusko Alkartasunak azpimarratu du atzo arte Estatuaren errepresioaren ondorio politiko eta pertsonalak pairatzen ari diren politiko horiek elkarrizketa eta adostasunerako deia egiten egon direla.
Kataluniako gizarteari babesa agertu dio Eusko Alkartasunak eta alderdiei independentisten arteko elkarlana mantentzeko deia egin, Estatuaren autoritarismoari aurre egiteko bide bakarra baita.