Mas president ohiari babesa adierazi dio eta Kataluniako prozesua ez dela geldituko adierqazi du
Fiskaltzak Artur Mas president ohia eta Irene Rigau eta Joana Ortega kontseilariei 10 urteko zigorra jartzea eskatzea gogor kritikatu du Eusko Alkartasunak eta babesa adierazi die hirurei, erabaki horrek ez duela Kataluniak independentziara egiten ari den bidea ez aldatuko ez atzeratuko.
Mas eta bere bi lagunei ezarri nahi zaien zigorra demokraziaren kontrako erasoa dela esan du Eusko Alkartasunak hitzez hitz, Kataluniako gizarteak demokratikoki adierazitako nahiaren aurka doalako. Alderdiak salatu du era berean Estatu espainolak ez duela aldatzeko inolako asmorik, kataluniar jendartearen erabakiari errespetatzeko aukera ez duela pentsatu ere egiten eta aldebikotasunari ateak ixten dizkiola bi aukera bakarrik utziz: Espainiar legeei men egin edo gizartearen nahiari erantzun.