Estatu espainolaren inposizio eta biolentzia kultura salatu du alderdiak
Gobernuari, erabakitzearen aldeko alderdi eta eragile sozialei –bereziki ERC bere kide historikoari- eta oro har kataluniar gizarteari babesa adierazi Eusko Alkartasunak erreferendumaren egun historikoan. Alderdiak jendarte katalanaren jarrera zibiko, bakezale eta demokratikoa eta Estatu espainolaren inposizioaren eta biolentziaren kultura alderatu du, azkena gogor salatuz.
Euskal Herriko hiriburuetan egin diren kontzentrazioetan parte hartu du Eusko Alkartasunak, eta kazeroladetan parte hartzeko deia ere egiten du. Euskal Herrian antolatzen diren ekimenetan parte hartzeaz gain, erreferenduma zuzenean jarraitzen ari da Kataluniara obserbatzaile bezala lan egitera joan diren alderdien ordezkariei esker, uneoro informazioa bidaltzen ari baitira.